Udaberria - Naiara Vidart Quintano

Fecha11 | 06 | 2023
Naiara Vidart - Udaberria

Urtaro bat. Udazkenaren kontrakoa. Uda berri baterako zuhaitzak beren soineko loredunak prestatzen ari dira. Martxoak hotza uxatu du, apirilak lurrak ureztatu ditu, maiatzak loreak zelaietan josi ditu eta ekaina epeltasuna eskutik helduta ekarrita iritsi da, udari txanda emateko asmoz.

Denbora paregabea da lurreko lanak egiteko, eguraldi epel hori dela eta. Haziak landatzeko ezin hobea da, gero udazkenean jasotzeko.

Askok ospatzen dute urtaro eder hau. Adibidez, Mexikon, udaberria iristeak argiaren eta itzalaren oreka bat irudikatzen du. Hasten den egunean, hots, udaberriko ekinozioan, itzal eta argi ordu berdinetaz gozatu dezakegulako da. Hori gutxi balitz, pertsonok energia gehiago daukagu, kirol gehiago egiten dugu eta zoriontsuago sentitzen gara eguraldiagatik.

Bizitzaren hilak dira hauek. Hemen sortzen da. Landareak ugariagoak direnez, belarjaleek janari gehiago daukate. Horren ondorioz, animalia askok kumeak udaberrian izaten dituzte, izan ere, janaria asko dagoenez, ugaltzeko probesten dute udaberria. Ez hori bakarrik, jateko askorekin, animalia gehiago egon daitezke leku berdinean, eta talde sozialak sortzen dira.

Eguzkiaren dizdiraz esnatzen da natura. Tenperaturak beroagoak eta egunak luzeagoak egiten doaz gutxinaka. Airea hezetzen da, neguan baino are gehiago! Landareak irekitzen dira, eta lau urtaroetako alaiena dela esan ohi da.

Ranking bat egin beharko bagenu, udaberriko lehenengo loreak aipatuz, bai ala bai, udaberri-lorea (edo San Jose lorea) agertu beharko litzateke. Lore txiki hau neguaren bukaeran agertzen da, lehenengo tenperatura altuetaraino iristeko, udaberri erdialdean gaudenean. Pentsamendu loreak, trillium horiak, sanginariak, lilipak eta idi-bihotzak aipatzea komenigarria izango litzateke ere.

Ratutxo batez ikertzen baduzu, ikusiko duzu badaudela hainbat lore hainbat gauza irudikatzen dituztenak. Adibidez, krisantemoak heriotzarekin lotuta daude, astromeliak adiskidetasunarekin, krabelinak maitasunarekin… Badaude herrialdeak irudikatzen dituztenak ere, esate baterako, dalia Mexikoko lore nazionala da, kantuta Perukoa eta Kolombiakoa orkidea. Españakoa, aldiz, krabelina da, eta askok dakiten bezala, Euskal Herrikoa eguzkilorea.

Intsektuek eguraldia probesten dute, baita janariaren ugaritasuna ere, beren azala aldatzeko Metamorfosia egiten dute, eta helduak udan eta udazkenean ugaltzeko prestatzen dira.

Animaliek udaberriak eskaintzen duen guztia eskertzen dute. Negua lo pasa duten animaliak esnatu egiten dira: anfibioak, narrasti asko, ugaztun gutxi batzuk… Espezie askok jantziak aldatzen dituzte, hain zuzen ere, lumak, ilea… Taldeak elkartzen dira, harreman sozialak sustatuz. Migrazioa egiten duten txoriak bueltatzen dira, udaberriaren berri ematen. Disfrutatu ezazu UDABERRIAz! Naiara Vidart Quintano DBH1. Paz de Ziganda Ikastola.

Disfrutatu ezazu UDABERRIAz!

Naiara Vidart Quintano

DBH 1.