Etorkizunari Ekinez
23 | 03 | 2024
15-18 urte arteko edozein ikasleren artean ikas-ibilbideak erabakitzea ez da erraza izaten, zalantzak baino ez dituzte. Argi dago edozein erabaki hartu aurretik ongi informatuta egotea komeni dela, eta hori da, hain zuzen ere, Paz de Ziganda Ikastolak martxoaren 23an, larunbata, 11:30etik 13:30era "Etorkizunari Ekinez" jardunaldia antolatu izanaren arrazoia. Bertan, ikasleek zein gurasoek esperientziak eta ezagutzak hainbat sektoretako profesionalekin, eta gaur egun unibertsitatean edo Lanbide Heziketan dauden ikasleekin partekatu ahal izan zituzten.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!