• Modalitateak
    MODALITATEAK
  • HAUTAZKOAK "A"
  • HAUTAZKOAK "B"
  • IKERKETA BATXILERGOA
  • ORIENTAZIOA
MODALITATEAK

Batxilergo modalitateak ezagutzea funtsezkoa da zure etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabaki informatua hartzeko. Modalitate bakoitzak aukera paregabeak eskaintzen ditu, eta hainbat interes eta trebetasunetara egokitzen da. Ikastolan eskaintzen diren modalidadeak hauek dira:

  1. Zientziak eta teknologia
    • Osasun zientziak
    • Zientziak eta teknologia
  2. Giza eta Gizarte Zientziak
    • Giza zientzia
    • Gizarte zientziak
  3. Orokorra

 

Orientazioa
,
ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA

Esparru zientifikoan oinarrizko konpetentziak eskuratzea ahalbidetzen du, ikasleek ezagutza zientifiko-teknologikoaren adarrari dagozkion ikasketak hasteko funtsezko tresnak eskura ditzaten.

Zientzia eta Teknologiako batxilergoa matematika, fisika, kimika, biologia eta teknologia arloetan interesa duten ikasleei zuzenduta dago. Modalitate hau ezin hobea da ingeniaritzan, medikuntzan, natur zientzietan eta informazioaren teknologietan karrerak jarraitu nahi dituztenentzat.

Gure ikastolan, Zientzia eta Teknologiako batxilergoa bi bidetan banatuta dugu:

  • Osasun Zientziak
  • Zientziak eta Ingeniaritza
ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA
,
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK

Kudeaketan, irakurketan, komunikazioan eta arrazoiketa abstraktuan interesak eta trebetasunak erakusten dituzten ikasleei zuzenduta dago, eta gizarte- eta giza esparruetan oinarrizko gaitasunak eskuratzea ahalbidetzen du.

Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa historia, geografia, literatura, filosofia, ekonomia eta gizarte zientzietan interesa duten ikasleei zuzenduta dago. Modalitate hau egokia da zuzenbidean, hezkuntzan, psikologian, kazetaritzan eta enpresen administrazioan karrerak jarraitu nahi dituztenentzat.

Gure ikastolan, giza eta gizarte zientziak batxilergoa bi bidetan banatuta dugu:

  • Giza zientziak
  • Gizarte Zientziak
Giza eta Gizarte Zientziak
,
OROKORRA

Batxilergo orokorra modalitate berriagoa da, gainerako modalitateetako elementuak konbinatzen ditu, eta prestakuntza orekatua eta zabala ematen die ikasleei, etorkizunean ikasteko aukera ugari izan ditzaten.

Modalitate hau ezin hobea da bokazioa oraindik argi ez dutenentzat edo prestakuntza balioanitzagoa nahi dutenentzat.

Orokorra
HAUTAZKOAK

Bi hautazko bloke daude modalitate guztietarako:

  • "A" HAUTAZKOAK
  • "B" HAUTAZKOAK

Bakoitzatik ikasgai bat aukeratu behar da.

Jarraian "A" HAUTAZKOAK ikasgaien azalpenak irakur daitezke.

Oharra: English workshop (B2) eta Euskara Sakontzen (C1) aukeratu ahal izateko, beharrezkoa da aurreko ikasturtean ingeleseko batez besteko nota gutxienez 7 izatea.

orienta
,
KULTURA ZIENTIFIKOA

Arlo desberdinetako ezagutza zientifikoa eta pentsamendu kritikoa garatzea du helburu:

  • Beraien ibilibideko gai espezifikoei begirada zientifikoa ematea.
  • Oinarrizko galdera zientifikoei eta gaur egun gizartean garatzen ari diren gaiak lantzea.
  • Zientziak jakintza partekatzeko erabiltzen dituen euskarriak ezagutu eta lantzea.
  • Jendaurreko ahozko adierazpenak duen garrantziaz jabetu eta landu.
  • Informazio iturri fidagarri eta baliagarriak ezagutu eta identifikatzea
  • Ingelesari presentzia eman eta komunikaziorako duen erabilgarritasunaz jabetu eta erabiltzen trebatu.
KULTURA ZIENTIFIKOA
,
ENGLISH WORKSHOP (B2)

Helburua ingeleseko B2 maila lortzea da, NUHEOren edo Cambridge-ko azterketen bidez. Edukiak:

  • Ohikoak diren gaien hiztegia landu.
  • Azterketan idatzi behar diren idazlan ereduen ezaugarriak aztertu eta ereduak idatzi. Feedback-aren bidez hobetu.
  • Probaren atal bakoitza ezagutu eta gainditzeko behar diren estrategiak garatu praktikaren bitartez.
  • Ahozko azterketaren atal ezberdinak ezagutu eta praktika egin.
  • Gramatikako ohiko akatsak zuzendu eta estruktura aurretatuak erabiltzen hasi.
English Workshop (B2)
,
IKT I

Gaitasun digitaletan trebatzea da helburu, tresna informatiko ezberdinak erabiliz:

  • Dokumentu digitalen erabilerari etekin handiagoa ateratzea, ezaugarri nagusiak aztertuz.
  • Web orrialde bat sortu kontutan izanik eskeintzen dituen baliabideak formato aldetik.
  • Excel orriek duten potentzialaz jabetu eta erabileran trebatu datuen analisi eraginkorragoa egiten ikasteko.
  • Pentsamendu konputazionalera bideratutako oinarrizko programazio lenguaietan trebatzea.
  • Irudi eta bideo edizioan sakondu eta dauden tresnak aztertu.
IKT
,
EUSKARA SAKONTZEN (C1)

Arlo hau sakontze aukera bat da eta euskarazko C1 maila lortzea du helburu, NUHEOren azterketaren bidez. C1eko azterketa ofizialetan gaitasun bakoitzean behar den maila garatzea da helburua:

  • Ahozkotasuna lantzeko aukera paregabea.
  • Dugun errealitatea ezagutu! Egunkari, aldizkari eta irratsaioen bidez jasotako egunerokotasun handiko testuak erabili, edozein gairen inguruan informazioa izate aldera.
  • NUHEOko azterketa ereduen prestaketa.
  • Aisialdian ere euskarak badu lekua.
Euskara Sakontzen C1
ORIENTAZIOA
Responsable
Iñaki Saenz

DBHn eta Batxilergoan, ikasleek eta familiek orientazio akademiko-profesionala jasotzen dute, unibertsitateetara edo lanbide-heziketako zentroetara bisitak barne, eta, oro har, informazioa jasotzen dute, bai eta dagozkion matrikulazio-prozesuei buruzko informazioa ere.

Gure prebentzio eta garapen programetan oinarritutako hezkuntza orientazioaren helburua alderdi guztietan ikasleen garapen integralean laguntzea da: akademikoa, kognitiboa, profesionala, soziala, emozionala, morala, prebentziozkoa, eta abar. Hau da, ohiko ikasgaietan aintzat hartzen ez diren garapen pertsonaleko alderdiei dagokie: irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan, aniztasunari arreta ematea eta prebentziorako eta giza garapenerako orientazioa.

Orientazioa
,
ORIENTALINE

Zer ikasi nahi duzu? Non ikas dezakezu?

OrientaLinek galdera horiei erantzuten laguntzen dizu.

Programa erabilerraza da, intiutiboa eta ikasleei zuzendua. Urtero eguneratzen da, eta une honetan ematen diren ikasketen berri emango dizu (Unibertsitate-graduak, erdi-mailako Lanbide Heziketa eta goi-mailako Lanbide Heziketa).

HEMEN programan sar zaitezke.

Orientaline
,
IKERKETA BATXILERGOA

Paz de Ziganda Ikastolako Batxilergoko modalitate guztietako ikasleei bi ikasturteetan zehar eskeintzen zaien hezkuntza programa berezia da. 

Bertan parte hartzen duten ikasleek irakasle-tutore eta kanpoko erakunde laguntzaileekin batera, metodo zientifikoa erabiliz, gai baten inguruko ikerketa proiektu bat garatuko dute. 

Honekin guztiarekin, formakuntza osoa eskeini nahi zaie ikasleei, arlo teorikoaz gain, etorkizunean beharko dituzten konpetentzia praktikoak eskuratuko dituzte.

IB+ egitasmoak ikaslearen Batxilergoko batazbesteko nota, gehienez, puntu 1 igotzea suposa dezake. 

Txosten informatiboa kontsulta dezakezue:

IB+
,
Helburu nagusiak
  • Ikasleak unibertsitateko eta ikerketa-munduko errealitatera hurbiltzea, bai zientzia esperimentaletan, bai giza eta gizarte-zientzietan.
  • Metodo zientifikoan oinarritutako lan-metodologia aztertzea eta praktikatzea (galderak planteatzea, hipotesiak egitea, kontsulta bibliografikoa egitea, datuak biltzea, analisia, ondorioak, ideiak azaltzea eta argudioak eraikitzea, etab.).
  • Ikasleen autonomia, izaera kritikoa, hausnarketarako gaitasuna eta sormena sustatzea.
  • Erakunde laguntzaileetan proiektuen zati bat garatzeko eta lankidetzan aritzeko aukera eskaintzea.
Investigación
,
Iraupena eta lan-dinamika

Programa Batxilergoko bi ikasturteetan zehar garatzen da, eta bertan parte hartzen duten ikasleek beren aukerako gai bati buruzko ikerketa-proiektu oso bat garatzeko aukera izango dute, metodo zientifikoa aplikatuz eta prozesu osoan irakasle/tutore batek lagunduta, eta, hala badagokio, programaren erakunde laguntzaileetako bateko ikertzaileek lagunduta:

  • NUP
  • Navarrabiomed
  • Iruñeko Planetarioa

Gainera, ikerketa-lanak Estatu mailako hainbat lehiaketa edota kongresutan aurkezteko aukera izango du.

duración y dinámica de trabajo
,
Ikasleentzako onurak
  • Batxilergoko amaierako batez besteko nota puntu 1 arte igo daiteke.
  • Proiektu zientifiko bat ikertuz, idatziz eta ahoz azalduz, metodo zientifikoari lotutako tresna eta trebetasun guztiekin lotutako prestakuntza espezifikoa jasotzen da. 
  • Erakunde laguntzaileetako profesionalekin zuzenean lan egiten da, eta, proiektuen arabera, egonaldiak eta praktikak egiteko aukera dago.
  • Programan parte hartu izanaren ziurtagiriak, kongresu eta argitalpenetan parte hartzeak ikasleen curriculuma aberasten dute.
  • Ikasleek beren intereseko arloetan sakondu dezakete, eta unibertsitateko eta lanbideko errealitatera hurbildu. Horrek, berez esperientzia aberasgarria izateaz gain, orientazio akademikoa argitzen lagun diezaieke.
beneficios inversión
HAUTAZKOAK "B"

Bi hautazko bloke daude modalitate guztietarako:

  • "A" HAUTAZKOAK
  • "B" HAUTAZKOAK

Bakoitzatik ikasgai bat aukeratu behar da.

Jarraian "B" HAUTAZKOAK ikasgaien azalpenak irakur daitezke.

Oharra: Frantsesa edo Alemana aukeratzen bada, batxilergo osorako izan beharko da.

Hautazkoak
,
FRANTSESA I

DBHn Frantsesa 4 urtez landu duten ikasleek maila ona ekartzen dute batxilergora eta haien formakuntza borobiltzeko gogoz, frantsesa hautatzen dute batxilergoko bi mailetan. 

Frantsesak, kultur orokorra aberasteaz gain, Frantzian edo Frantziarekin lotutako lanbideak hartzen lagunduko ditu ikasleak, beraien etorkizunaren aukerak zabalduz. Hortarako ikaslea DELF,  N.U.H.E.O. edota U.S.E. frogetan trebatzen da.

Europa osoan erabiltzen ari diren C.O. (ahozkoaren ulermena), C.E. (idatziaren ulermena), E.O. (ahozko adierazpena) eta E.E. (adierazpen idatzia) gaitasunen inguruan garatzen da lana. Lan hau kultur edukiekin osatzen da artikulu eta bideo-erreportai garaikidekin baita zinema frantsesaren film ezagun eta interesgarrienekin.

Ikasleek lortu duten frantsesa maila praktikan jartzeko parada paregabea dute Parisera ikasbidaia egiten.

Frantsesa I
,
ALEMANA I


Hizkuntza eta kultura berriak ezagutzeko interesa duten ikasleei zuzendutako arloa da hau. Ikasleek oinarrizko hizkuntza maila sendoa lortu eta alemana hitz egiten den herrialdeetako kultura ezagutzea dira helburu nagusiak. Kultur ezagutza eta kontzientzia lortzen hasteko, hainbat proiektu, film eta komunikazio-egoeraz baliatuko gara, bai eta Alemaniako institutu batekin antolatzen dugun ikasle-trukeaz ere.

Helburuak:

  • HEEBren A1.1 maila lortzea lau komunikazio gaitasun nagusietan.
  • Oinarrizko gramatika edukiak bereganatu eta hizkuntzaren funtzionamendua eta logika ulertzen hastea.
  • Film eta proiektuen bitartez hainbat alderdi kultural lantzeko aukera.
  • Oinarri sendoa lortzea zaletasuna sortu eta etorkizunean hizkuntza ikasten jarraitu eta hainbat egitasmotan parte hartu ahal izateko (Erasmus, egonaldiak atzerrian, etab.).
  • Alemaniako insituto batekin egiten dugun trukaketan parte hartzera animatu eta Alemanian astebete igarotzea.
Alemana I
,
NAFARROAKO HISTORIA


Nafarroako Historian eta Geografian interesa duten ikasleei zuzendutako arloa da hau. Ikasleek Aurrehistoriatik gaur egun arte gure lurraldean emandako gertakari nagusiak ezagutuko dituzte, Euskal Herriko kulturan sakonduz eta hausnartuz. Horretarako, hainbat proiektu burutuko dituzte, talde handi eta txikitan, film eta dokumentalak ikusiko dituzte eta irteera desberdinak burutu. Ikasleek Nafarroaren gaur egungo errealitatea perspektiba historikoz ezagutzeko aukera izango dute.

Helburuak:

  • Nafarroako Historiako garai eta gertakari nagusiak ezagutzea.
  • Nafarroako Geografia osatzen duten elementu geografiko garrantzitsuenak ezagutzea.
  • Proiektu edo filmen bitartez Nafarroako eta Euskal Herriko kulturaren ezagutzan sakontzea.
  • Etorkizunera begira hiritar kritiko eta arduratsuak sortzea, beraien sorterriaren ezagutza zabal eta osoa izanik.
  • Gure lurraldearen historiako toki esanguratsuak ezagutzea, haiek bisitatuz.
Nafarroako Historia