ANIZTASUNAK ABERASTEN GAITU
Ikastolan aniztasuna elementu aberasgarri gisa ulertzen dugu.
Ikasle bakoitzari bere ezaugarrien eta izateko moduaren arabera erantzutea funtsezko alderdia da gure hezkuntza-proiektuan.
Zentzu horretan, prebentzio-lana funtsezkoa da. Ikasle bakoitzaren ikaskuntza-erritmoa errespetatzea, garapenean suertatu daitezkeen atzerapenak garaiz detektatu eta eskuhartze arin bat egitea bezain garrantzitsua da. Horretarako, aurren garun-garapenean espezializatuta dagoen Neocortex zentroaren aholkularitza dugu. Zentro hau, irakasleekin lankidetzan, detekzio eta esku-hartze goiztiar honetan jarduten da.
Gainerakoan, etapa guztietan, ikastolak baliabideak eta espezialistak ditu gure ikasleen premiei erantzuteko hainbat modalitatetan: laguntza-gelak, bikoizketak…, betiere egoera bakoitzaren premien araberako ikuspegi malgu batetik.
Gainera, ikastolaren metodologiak ikasgelan lorpen-maila desberdinekin lan egiteko aukera ematen du, eta ikaskuntzetara iristeko hainbat bide errazten ditu. Emaitza akademikoek ikastolak arlo horretan egiten duen lana bermatzen dute.
Aniztasunaren trataera. Orientazio taldea (Logopeda, HH/LH, DBH/BATX)