NAZIOARTEKOTASUNA

Gure hizkuntza eta kulturatik mundura zabalik kokatzen garen ikastola gara. Nazioartekotasuna eta eredu eleanitza gauzatzea dugu helburu. Zalantzarik gabe beste herrialde, hizkuntza eta kulturen ezagutza ikasleen formakuntzako aberasgarria izaten da beti.

Eremu honetan hainbat proiektu jorratzen ditugu ikasturtero.


ERASMUS PROIEKTUAK

  • 2018-19 ikasturtean MUSSIC AND SOCIAL INCLUSION Perugian kokatzen den Foligno herriko Belfiore Istituto Comprensivo eskolarekin batera (Italia).
  • 2021-22 ikasturtean OUR PLANET FIRST proiektua garatu dugu, jasangarritasunaren eremuan,  Troisdorf-eko Heinrich Böll Gymnasium eskola (Alemania), eta Wormhout-eko Collège du Houtland izeneko eskola frantsesarekin.
     

Italia

ELKARTRUKEAK

 

ALEMANIA

Batxilergoan Alemaniera aukeratzen duten ikasleek ikasturtero Bartrup-eko Städtisches Gymnasium elkartruke batean parte hartu dezakete.

Hona hemen beraien webgunean gure aipamena: ikastola

 

FRANTZIA

Frantseseko ikasleak Bretañan kokatua dagoen Pontivy herriko Lycée Joseph Loth eskolara joaten dira.

 

USA

Estatu Batuetan Bishop McNamara High School Paz de Ziganda ikastolarekin lotura handia duen eskola da.   Bi urtetan behin DBH3-4ko gure ikasle talde bat beratara joaten da eta ondoren beraiek bizitatzen gaituzte.

Washington

 

ETWINNING PROIEKTUAK

eTwinning 845.960 irakaslez, 211.953 ikastetxez eta 111.848 proiektuz osatutako Europar Batasunak duen hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako programaren atala da. Bere helburua da eTwinning-en parte hartzen duten herrialdeetako irakasle-ikasleen arteko ideiak trukatzea, lankidetza sustatzea eta harremanak erraztea, IKTen (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologien) laguntzarekin.

Gure ikastolak Etwinning proiektu ezberdinak jorratu ditu.

2019-20 ikasturtean Europako Kalitate Zigilua lortu genuen “Kantu kontari” eTwinning proiektuarekin. Basauriko URBI ikastetxeak, Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel Kolegioak eta Zarautzeko Lizardi ikastetxeak gurekin batera elkarlanean aritu ziren euskara ardatz zuen proiketuaren garapenean.