IKASLEAREN IRTEERA PROFILA

Nolako ikasle, seme-alabak hezi nahi ditugu Paz de Ziganda ikastolan?

1. Euskara eta euskal kultura ezagutu, bizi eta transmitituko duten euskaltzale konprometituak. Bizitzako eremu guztietan ahoz nahiz idatziz modu egoki eta eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna duten ikasle eleanitzak.

2. Hiritar arduratsuak, jasangarritasunarekin konprometituak, solidarioak, elkarbitzirako prestatuak eta berdintasunean heziak.

3. Arazo ebazleak, ekintzaile eta sortzaileak, pentsamendu logiko eta kritikodunak, jakinminadunak eta pentsaera zientifikodunak.

4. Autonomoak, erantzunkizunak hartzeko eta autorregulatzeko prestatuak, etengabe eraldatzen diren inguruetara moldagarriak, kementsuak eta bakarkako lan ohitura sendodunak.

5. Lankidetzan trebatuak, lan talde kooperatibo modalitate ezberdinetan aritzeko trebatuak.

6. IKT konpetenteak, nformazio aukeraketan eta teknologietan erabiltzaile trebeak eta erabilera etikoan formatuak.

7. Orekatuak eta osasuntsuak, adimen emozionala garatua dutenak, frustrazioari aurre egiteko prestatuak, autoestimadunak eta bere burua zaintzen dutenak

                                                                          

                                    Irteera profila