KIVA

KiVa

Paz de Ziganda ikastola KiVa ikastola da. 

Ikasle guztien garapen pertsonal egokia eta ongizatea funtsezkoa da gure ikastolan. Hori dela-eta, eskola-jazarpenak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzea erabaki genuen KiVa programa arrakastatsua ezarriz.

2017ko urtarriletik aurrera, KiVa eskola-jazarpenaren aurkako programa Lehen Hezkuntza eta DBHn zabaldu dugu.

KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena.

 

BERDINTASUNEAN HEZI

Skolae

Ikastolen mugimendua jaio zenetik neska-mutilak elkarrekin jardun izan dira beti.

Gaur egun berdintasunean urratsak aurrera eramatea ikastolaren lehentasuna da. Berdintasunean hezten ditugu gure ikasleak txiki-txikitatik etorkizunean gizarte hobeago baten partaide aktiboak izan daitezen

Norabide honetan bi eremu jorratzen ari gara:

  • Hezkuntza Departamentuaren bitartez SKOLAE egitasmoa garatzen ari gara ikastolan.
  • Aldi berean Atarrabiako udalarekin elkarlanean, Hezkidetza tailerrak burutzen ditugu ikasturtero, LH5 eta DBH3n.

Ekintza zehatzetatik haratago, egunez eguneko jardunean benetako berdintasunean hezi nahi ditugu gure ikasleak.