Ikastolen arteko topaketa

Fecha2025 | 02 | 04
IKASTOLEN ARTEKO TOPAKETA PDZ 2025

Ikastolen arteko sarea eta euskararen erabilera sustatzeko asmoz, gaur ikastolan 5 ikastolek topaketa batean parte hartu dugu: Jaso, Tafalla, Zangoza, Lizarra eta Paz de Ziganda.


Jardunaldia hiru zatitan banatu da: just dance, mahai-jokoak (mus, txintxoia, partxisa, gezurtia) eta herri kirolak (lokotxak, txingak, zakulariak, korrikalariak, giza froga).


Oso goiz dibertigarria izan da! Balorazioa hain positiboa izan denez, askoren artean lehena izatea espero dugu.

Laster arte lagunak! @jasoikastola @tafallakoikastola @zangozako_ikastola @lizarraikastola