Bertsolaritza
LH 5. eta 6. mailako ikasleek Hezkuntza Sailak sustatutako eta ikastetxeei zuzendutako "Bertsolaritza irakaskuntzan" hezkuntza-programan parte hartuko dute. Programa 5. mailako bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan hasi, eta 6. mailako lehen hiruhilekoan amaitzen da. 6. mailan, euskarako konpetentziaren barruan bertsolaritza lantzen denez, EKIren unitate didaktikoaren amaierarekin bat egiten du eta bukaeran, ikasleek familiei, bertso emanaldia eskainiko diete.
"Bertsolaritza irakaskuntzan" programaren helburua komunikazio-gaitasunak areagotzea da, batez ere ahozko adierazpena, hizkuntzaren erabilera espontaneoak barne, bertsolaritzak dakarren modalitate espezifikoaren bidez. Bertsoak ikasleengan bere buruarengan konfiantza eta segurtasuna sustatzen du, eta bere komunikazioa hobetu eta hitz-jarioa indartu dezakeela ikusarazten dio. Programak inprobisazioaren ezaugarriak lantzen ditu: teknika, erritmoa, metrika eta errima. Gainera, bat-bateko bertsoaren ahozko tradizioa ezagutarazten da euskal literaturan. Aurten Estitxu Arozena izango dugu astean behin klaseak ematen!