EUSKARAREN EGOERA ULERTZEKO GAKOAK
EUSKARAREN EGOERA ULERTZEKO GAKOAK HAMAIKA BIDEO LABURRETAN
Iñaki Iurrebasoren tesian bildutako euskararen egoera ulertzeko gakoak modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta aurkeztu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak.
Iñaki Iurrebasoren tesian bildutako euskararen egoera ulertzeko gakoak modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta aurkeztu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak.
UEMAko ikerlariak egindako tesiak euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu. UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu.
Gaurtik aurrera, astean bi pilula ikusteko aukera izango da, asteazken eta larunbatetan hamaika.eus eta uema.eus webguneetan.
Egin klik lehenengoa ikusi nahi baduzu!