TXIKIPEDIA

Fecha2023 | 03 | 02
TXIKIPEDIA

NIK, ZUK GUK... 300 BAI?

 

TXIKIPEDIA PROIEKTUA GELAN

 

            Hizkuntza minorizatu batek erronka asko ditu eta horien artean testuinguru digitaletan presentzia izatea eta beste hainbat hizkuntzen artean leku propioa egitea dago. Gizarte globalizatu batean bizi gara eta informaziorako eta komunikaziorako teknologiek gure arbasoek ezagutu zuten bizimodua guztiz eraldatu du.

            Euskarak eta euskal kulturak sarean duen presentzia areagotzeko, gure ondare kulturalaren zabalkunderako, egungo gazteen ohituretara hurbiltzeko eta abarrerako beharra dago. Argi daukagu erronka komuna dela esku artean daukaguna eta bakoitzak beretik ekapenak eginez, ezagutza partekatuz eraikiko dugula sare zabal eta esanguratsua. Ez da nahikoa ezagutza hori sarean izatearekin, erabiltzaileen jarrerak ere aldatu behar dira eta ohitura horietan txikitatik eragin behar da etorkizuneko erabiltzaileak izan daitezen eta euskaraz nabigatzeko hautua egin dezaten.

            Azkenik, egunerokotasunean oso presente dagoen beste arazo bati ere aurre egin nahi diogu egitasmo honen bidez. Izan ere, sarean bizitzako beste testuinguru gehienetan bezala emakume eta gizonezkoen presentziaren artean dagoen arrakala izugarria da. Gai honen inguruan sentsibilizatu nahi ditugu proiektuan parte hartuko dutenak eta egoera irauli asmoz, sortze prozesu batean murgildu nahi ditugu.

Hau horrela, 2020-21 ikasturtean abian ezarri zen “Nik, Zuk, Guk… 300 bai?” proiektua erronkaren 3. edizioa haurtengo ikasturtean gauzatu dugu. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da. Helburu nagusia (erronka), egitasmoan partaide diren Ikastola guztien artean, gutxienez, 300 artikulu Txikipedian publikatzea litzateke.

Hauek dira proiektuaren beste HELBURUAK eta etengabe egiten ditugun ekintzetan presente izan ditugunak.

    1. Sarean orokorrean eta Txikipedian zehazki, euskararen presentzia areagotzea.
    2. Gizon eta emakumeen presentziaren aurrean sarean oro har eta Txikipedian zehazki dagoen arrakalaz sentsibilizatzea eta arazoa konpontzeko parte hartze aktiboa izatea.
    3. Mundu globalizatu honetan ezinbestekoa bilakatu den konpetentzia digitalaren garapena lantzea.
    4. Euskal komunitate bezala, gure hizkuntza minorizatuak sarean duen egoeraz kontzientzia hartzea eta eragile aktibo bilakatzea.

SAIOEN ANTOLAKETA

ARTIKULUAK SORTZEKO IKASLEEI PROPOSATURIKO GAIAK

       - 2020-21 eta 2021-22 ikasturteetan. Emakumeen biografiak edo tokian tokiko gai bati buruzko artikuluak.

       - 2022-23 ikasturtean. Emakumeen biografiak, tokian tokiko gaiak, klima aldaketa, aisia eta kirola, mitologia klasikoa, buru osasuna, emakume kirolariak eta Euskal Herriari buruzko artikuluak.

EPEAK

Proiektua urtarriletik martxora bitarte garatu da.

Partehartzaileei dagokionez, Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduta dago. Ikasle hauen bai hizkuntza maila bai konpetentzia digitala egokia ikusten dugu horrelako erronka bateri aurre egiteko.

Parte hartu duten ikastaldeekin bi saio presentzial egin dira, aurkezpenetik hasita eta ekoizpenaren

publikaziorarekin bukatuz (urtarrilaren 13an 1. saioa eta otsailaren 3an 2. saioa antolatu ditugu).

 

PARTEHARTZAILEAK

Ipar eta Hego Euskal Herriko 28 Ikastola

DBH 1. eta 2. mailako 71 gela

Ikasle kopurua: 1.700

Ikastolak: Nafarroa Garaia (Lizarra, Paz Ziganda, Tafalla eta Iñigo Aritza), Baxe Nafarroa (Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioa), Bizkaia (Abusu, Andra Mari, Betiko, Kirikiño, Seber Altube, San Nikolas, Txintxirri eta Zubi Zaharra), Gipuzkoa (Aita Larramendi, Aratz, Laskorain, Uzturpe, Orio, Pasaia-Lezo, Aranzadi, Zurriola, Haztegi, Axular eta Elgoibar) eta Araba (Lautada, Armentia, Assa eta Aresketa).

 

PAZ ZIGANDA IKASTOLAK PUBLIKATUTAKO ARTIKULUAK

 

DBH 1A

 

Aukeratutako artikulua/gaia/izena (Txikipedian agertuko den bezala)

Txikipedia:Lindsey Vonn

Txikipedia:Melania Trump

Txikipedia:Eski

Txikipedia:Golf

Txikipedia:Ezequiel Ávila

Txikipedia:Nicki Minaj

Txikipedia:Ronaldo

Txikipedia:Sushi

DBH 1B

 

Txikipedia:Gimnastika erritmiko

Txikipedia:Zezenketa

Txikipedia:Mikel San Jose

Txikipedia:Maite Oroz

Txikipedia:Margaret Michell

Txikipedia:Linda Ronstadt

Txikipedia:Snowboard

Txikipedia:Bette Davis

Txikipedia:Aimar Oroz

Txikipedia:Monica Bellucci

DBH 1C

Txikipedia:Nico Williams

Txikipedia:Igeriketa sinkronizatua

Txikipedia:Joseba Ezkurdia

Txikipedia:Antony Matheus dos Santos

Txikipedia:Roberto Torres Morales

Txikipedia:La Unica Rugby Taldea

Txikipedia:Gimnasia artistikoa

Txikipedia:Cesar Azpilikueta

Txikipedia:Jon Karrikaburu