Azoka solidarioa

Fecha2025 | 03 | 24
Azoka solidarioa

Martxoaren 21ean, ostirala, arratsaldeko 16:30etik 18:00etara, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ikastolako VI. azoka solidarioa antolatu zuten.

Egitasmo hau EKI proiektuaren barruko diziplinarteko fasearen parte da, eta bertan ikasgai ezberdinetan ikasitakoa sartzen da.

Jostailuak, eskulanak, pintxoak eta gozoak saltzeaz gain, tonbolan hainbat sari zozketatu zituzten.

Bildutako dirua Zaporeak elkartera eta Jerejef GKEra bideratuko da.


Asko izan zineten hurbildu zinetenak. Eskerrik asko bihotz - bihotzez!!

 

"Behartuari eskuzabalik

entzun eta ematea,

zure jabetzak konpartitzea,

hemen nago esatea,

gizakiaren funtsezko habe

da solidaritatea,

ai, bestela zerk definituko

luke giza izatea?"

Julio Soto Ezkurdia (Bertsolaria)