Baobab proiektua
PAZ DE ZIGANDAKO IKASLEAK “BAOBAB” PROIEKTUAN PARTE HARTZEN
AURTENGO 2. DBHKO IKASLEAK, IAZ HASITAKO PROGRAMARI JARRAIPENA EMANEZ, FRANTSESA ARLOAN SENEGALEKO IKASLE BATZUEKIN ESKUTITZ-TRUKE BAT BURUTZEN ARI DIRA ELKAR EZAGUTZEKO.
Iaz Paz de Ziganda Ikastolako DBH 2-ko bost neskok Senegaleko “Baobab” proiektua ezagutu ondoren, ekarpen bat egitea erabaki genuen.
Frantseseko ikasgaian DBH 2-ko ikasleek Senegaleko eskola bateko ikasleei ezkutitzak idatzi genizkien eta, horren ondoren, beraien erantzunak jaso genituen.
Horregatik, proiektu horren buruak, Guy eta Maribel, ikastolara etorri ziren, beraien proiektua zertan datzan azaltzera. Bide batez, gaur egungo Senegalen egoera sozio-ekonomiko zein den adierazi ziguten eta haien proiektuen berri eman. Gelan gaia landu ondoren, zerbait egin behar genuela sentitu genuen.
Saski batentzako zozketa bat egitea pentsatu genuen. Dendaz-denda ibili ginen produktuak bilduz, proiektua saltzaileei azaldu ondoren.
Azkenean 475€-tan baloratutako saski bat osatzea lortu genuen. Honetan txupeteak, ipuinak, depilaziorako baleak, orburuak, txokolatea, azeitunak, termo bat, eguzkitako betaurrekoak… eta horrelako produktu ezberdinak zeuden.
Guk geuk boletoak egin genituen, eta 300 inguru saldu.
Zozketa maiatzaren 14-an izan zen eta Sagrario Gárriz deituriko emakume bati tokatu ziztaion.Bere etxera joan ginen egun batzuk ondoren eta saskia eman genion.
Bildutako diruarekin Senegaleko eskola batentzako boligrafoak, koadernoak eta margoak erosi genituen. Hori guztia ekainaren 29an kontainer batean bidali zen Senegalera, beste gauza pilo batekin, eskolen egoera, behintzak, pixka bat hobetzeko asmoz: ikastetxetarako mahiak, aulkiak, hospitaleko oheak, txirrindulak, hotzgailuak, ... bide luzea izan arren, abuztuaren 2an iritsi zen.
Jendeak elkarri laguntzerakoan norbaiten bizitza aldatu dezake, hona hemen gure bizipena.
Eskerrik asko guztiei zuen parte hartzeagatik.
Hau projektu txiki bat izan da, baina horrela segituz gero, gutxinaka gutxinaka mundu hobeago bat eraikitzeko aukera dago.
Naia Urrea, Alazne Telletxea, Olaia Goñi, Lorea Villava, Naiara Vidart