Ikerketa Batxilergoa

Fecha2025 | 01 | 15
IB+
Aurten ikastolak Ikerketa Batxilergoa egiteko aukera eman die batxilergoko 1. mailako ikasleei. Programa ​hbatxilergoko modalitate guztietarako dago eskuragarri, eta bi ikasturtetan egiten da. Izena eman duten​ek ​metodo zientifikoa aplikatuz​ ikerketa bat egin behar dute, eta ikastolan tutore bat eta dagokion erakundeko beste erreferente bat izango dituzte.
 
Proiektu honen helburua ikasleei ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea da, etorkizunean beren ibilbidean baliagarri izan dakizkiekeenak.
 
IB+ programa puntu 1 gehiagokoa izan daiteke batxilergoko espediente akademikoaren batez bestekoan.​ 
 
Gaur egun, 5 proiektu jarri dira martxan. Horietako bat 4-5 urteko ikasleentzat da. Iruñean, ​N​UPek eta Navarrabiomedek ikerketa berritzaile bat garatzen dute: "Ikasleen mugimen-gaitasuna eta inguruko eremu sozio-ekologikoarekin duten harremana." Ikerketaren helburua, jarduera fisikoak eta inguruneak, familiakoak zein eskolakoak, oinarrizko mugimen-trebetasunen garapenari nola eragiten dioten ebaluatzea da. ​
 
Gure bi ikaslek proiektu hau aukeratu dute.​ eta atzo ikerketa honetan borondatez parte hartuko duten familiekin lehen kontaktua izan ​z​uten. Orain arte, 1900 laginekin lan egin da, eta horiei gureak batuko zaizkie, ikastetxe euskaldun baten datuak bilduko dituzten lehen aldia izanik.