DBH 4. Biologia

Fecha2024 | 05 | 06
ZIENTZIA IKASGELAN

Aurten, DBHko 4. mailako Biologiako ikasleek, Mancoeduca erakundearen eskutik, apirilaren 26tik 29ra ospatu den "Biomaratoia (City Nature Challenger)"n parte hartu dute.

Horretarako, mugikorren aplikazio bat erabili dute, iNaturalist, eta ikastolaren inguruan dagoen biodibertsitatea erregistratuz joan dira, beste naturalista batzuekin partekatuz eta haien behaketei buruz hitz eginez. Behaketa bakoitzak zientziaren biodibertsitatean lagun dezakeelako. 


"Biomaratoia (City Nature Challenger)" nazioarteko bioblitz bat da. Hau da, herritarren zientziako ekitaldi parte-hartzaile bat, non helburua leku eta denbora jakin batean, ahalik eta espezie gehien erregistratzea da. Kontinente guztietako hiriek parte hartzen dute, biodibertsitateari buruzko ahalik eta behaketa gehien erregistratzeko.

@terrabiota_cienciaviva

Bestalde, Biologiako DBHko 4. mailako ikasleak ere LIFE -IP NAdapta-CC europar proiektuan parte hartzen ari dira. Proiektuaren helburua tigre-eltxoaren hedapena geldiarazten saiatzea da. Tigre-eltxoak, espezie inbaditzailea izateaz gain, hainbat gaixotasun birikoen bektore gisa funtzionatzen du, hala nola dengea, sukar horia edo chicungunya. Ikastolako patioan tranpa batzuk jarri dituzte eta 2 astean behin Atarrabiako laborategira eramaten dira hainbat arrautza edo helduak agertzen diren identifikatzeko. 


Zientzia ikasgeletara ekartzen!