InnovaRSE
2023ko abenduan, Nafar Gobernunko Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilari Mª Carmen Maezturen eskutik, egindako lana egiaztatzeko eta gizarte-erantzukizunarekin dugun konpromisoa indartzeko, INNOVARSE zigilua jaso genuen INNOVARSE Nafarroako Gobernuak garatutako kudeaketa sistema bat da, bere garaian gizarte eta ingurumen kezkak integratu nahi dituzten Nafarroako entitateei zuzendua.
Lan-metodoaren abiapuntua, hiru eremuetan: ekonomia, ingurumena eta gizartea, Ikastolan gizarte-erantzukizunaren diagnostikoa egitea da.
Diagnostikoaren ondoren, 2 urterako neurri-plan bat egin da (2024-2026), ikastolak plan estrategikoan markatuta dituen lehentasunearekin lerrokatuak.
Epe horren ondoren, gure hobekuntza eta lortutako helburuak ebaluatuko ditugu honako arlo hauetan:
• Etika eta gardentasuna garatzea, eta prebentzio-mekanismoak.
• Marketin sozialeko plana.
• Ingurumena kudeatzeko sistema.
• Hondakinen kudeaketa eta kontrol integrala.
• Ezagutzaren kudeaketa.
• Barne-prestakuntzaren garapena.
• Kanpoko gizarte-jasangarritasunaren arloa planifikatzea eta hedatzea.
• Konpromisoa eta lankidetza aniztasuna eta inklusioarekin.