Prebentzio-programa. IKTak eta sare sozialak
Orientazio-departamentuak, prebentzio-programaren barruan, familiei zuzendutako eta Foruzaingoaren delitu informatikoen taldeak emandako sare sozialen arriskuei buruzko hitzaldi bat antolatu du. Egon daitezkeen arriskuez eta delituez, aplikazioen erabilera egokiaz, eduki eta deskarga arriskutsuez, horiek erabiltzeko gomendatutako adinez eta abarrez hitz egin zuten. Goizean DBHko 1. mailako ikasleak Foruzaingoak emandako hitzaldi batean izan dira.
Familiei ikasleek telefono mugikorren erabilpena ahalik eta gehien atzeratzeko dei egiten diegu, eta, eskura izanez gero, WhatsApparen eta beste aplikazio batzuen erabilera ikuskatzeko. Izan ere, gure ustez, adin jakin batera arte ikasleak ez dute erabiltzeko heldutasuna.
Prestatu dugun Infografian honako informazioa ikus dezakezue:
- IKT-EN ETA SARE SOZIALEN ARRISKUAK: GOMENDIO OROKORRAK
- WHATSAPP-AREN ETA BESTELAKO GAILUEN KUDEAKETA: GOMENDIOAK ETA ARAUDIA
- MUGIKORRAREN ARAUTEGIA IKASTOLAN
- DELITU IZAN DAITEZKEEN EKINTZAK
- ARAZOAK EKIDITZEKO AHOLKUAK
- INDARKERIA DIGITALAREN ADIBIDEAK