Buruz, Bihotzez, Oinez
2024 | 11 | 07
Nafarroa Oinez aipatzen dugunean, sentimenduen zurrunbiloak hartzen gaitu. Ez da euskara bultzatzeko ekimena bakarrik, ez da gure hezkuntza proiektua bultzatzeko ekimena bakarrik. Milaka familia boluntario eta parte-hartzaileren lana da, eta komunitatea eginez, sortu eta aurrera atera nahi dugunaren isla da. Proiektu horretan sinesten dugu, buru pentsatzaileekin, bihotzekin eta urratsez urrats aurrera egiten duela: Buruz, Bihotzez, Oinez!
Honako hauek ezagutu ahal izateko AURKEZPEN osoa ikus dezakezue:
- Iragana eta etorkizuna.
- Kronograma.
- Datuak.
- Gure 3. Oineza.
- Gure leloa eta logoa.
- Gure proiektua.
Ilusioz zuen parte-hartzea espero dugu.