Disziplina positiboa
2024 | 11 | 13
ERRESPETUAN HEZTEN
Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere HaziHezi ikastolako familien lantaldeak Hezkuntza emozionalean ezagutzak eta trebetasunak garatzen jarraitu nahi du.
Horretarako, hezkuntza positiboaren oinarrizko ildoak lantzeko bi jardunaldi antolatu ditu Kamy Mateoren eskutik:
- Urriaren 15a – Diziplina positiboaren oinarriak ezagutzea. Hazkuntzaren bidaia. Non gauden, nora iritsi nahi dugun
- Azaroak 12 – Hazkuntzaren bidaian lagunduko diguten tresna praktikoak. Familia-bilerak baliabide eraginkor gisa.
Horietan, prestakuntza jasotzeaz gain, zalantzak eta kezkak eztabaidatu eta argitu ahal izan dira.
Elkarrekin ikasi, hezi eta hazi!