Elkartasun Ikastolak

Fecha2022 | 12 | 12
EHI

​​Elkartasun Ikastolak - Euskal Herriko Ikastolen Elkartea (EHI)

1992an sortu zuten ikastolek, premia handiena duten proiektu eta ikastolei laguntzeko.

2012an Elkartasun Ikastolak Europako Kooperatiba Elkartea sortu zen.

Azken hamar urteotan, zazpi milioi eta erdi euro inguru banatu ditugu. Eta 1992an «Elkartasun Kutxa» sortu genuenetik, hemezortzi milioi euro baino gehiago. Sarritan Iparraldeko eta Nafarroako ikastolek jasotzen dute dirua, zoritxarrez, beharragatik.

2022ko abenduaren 1ean Elkartasun Ikastolak elkartearen azken Batzar Orokorra egin zen. 2023an 800.000 €banatuko dira zortzi ikastolaren artean, Euskal Herriko 113 ikastolek Elkartasun Kutxari egiten diogun ekarpenari esker. Ikastolak ere horixe gara: elkartasuna, komunitatea eta Euskal Herria.

Hauek dira 2023an laguntza jasoko duten ikastolak:

  • ​Senpereko Kolegioa
  • Kanboko Ikastolen Etxea
  • Tuterako Argia ikastola
  • Lodosako Ibaialde ikastola
  • Argantzon Ikastola
  • Bastida Ikastola
  • Bilboko Harrobia Ikastola
  • Hernaniko Aratz ikastola