Hitzaldi zikloa
NERABEZAROA. NERABEEN GATAZKETAN BIDELAGUN
Hizlaria: NEREA MENDIZABAL
Nerabeen bidelagun: nerabeen gatazketan bide-lagun: nerabezaroan aldaketa asko ematen dira eta nahiz eta geure nerabezaroa pasa dugun, sarritan ez zaigu erraza suertatzen ulertzea eta beraien ondoan igarotzea. Ikasketak, irteera orduak, mugikorrak, ixiltasunak, erantzun oldarkorrak…Nola kudeatu beraien autonomía eta gure mugak?
OTSAILAK 9, ASTEAZKENA
16:30ean, online ZOOM bidez
Hitzaldia gazteleraz izango da.
_
NEUROGARAPENA ETA APRENDIZAIA
Hizlaria: MARÍA LÓPEZ (NEOCORTEX)
Gure helburua haurraren garuna nola hazten eta garatzen den ulertzea da. Horrek lagundu egiten digu bere eboluzio-unearekin errespetu handiagoz programatzen, zailtasunak prebenitzen eta behar duten haurrentzat estimulazio-programa eraginkorragoak diseinatzen.
OTSAILAK 17, OSTEGUNA
16:30ean, online ZOOM bidez
Hitzaldia gazteleraz izango da.
_
HEZKUNTZA EMOZIONALA
Hizlariak: KAERUko adituak
“Garen laberintoa”, Hezkuntza emozionala, hazten laguntzeko gida gisa.
Bizitzan egoteko prozesuan beste pertsona bati laguntzen diogunean, ama, aita edo profesional gisa, ziurgabetasuna eta ez jakitea oinarri dituen lan batean murgiltzeko konpromisoa hartzen dugu. Eta ez dago konpromiso hori aurreikusteko eta sinpleagoa egiten duen errezetarik edo formularik, lagun egiten zaion pertsona bakoitzarekin harreman egiazko eta bakarra sortzen baita.
Hezkuntza emozionala aldez aurretik bidea ezagutzen ez duen gida da, eta ez ditu aurreikusten laguntza bakoitzak zeharkatuko dituen banaketak. Hala ere, ama edo aita, irakasle izateko lana zabaltzen eta eusten duten hainbat tresna eskaintzen dizkigu.
Espazio honetan, pertsona guztien eskura dauden eta, batzuetan, gogoratzea besterik behar ez diren tresna horietako 3 partekatuko ditugu.
OTSAILAK 21, ASTELEHENA
Hitzaldia gazteleraz izango da.