MIÑAN

Fecha2024 | 04 | 23
MIÑAN

"Irakurzaletasuna sustatzeko programa"ren barruan, DBHko 2. mailako Hezkuntza Arretako ikasleek, elkarrekin, gelan, "Miñan" Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzitako liburua irakurri dute.

Aurretik, testuinguruan kokatzeko, Ibrahima eta Ametsen bideoak ikusi zituzten eta FIRA programaren bitartez, asteartean, liburuaren egunean, Amets Arzallus kazetari, bertsolari eta orain idazlearen bisita izan genuen. Aukera aprobetxatuz, Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsaleko ikasleak ere hurbildu ziren, ikasle horiek kontrakoa egingo baitute, lehenik hitzaldia entzun eta ondoren liburua irakurri.

Topaketaren lehen zatian, Ametsek, liburua asilo-eskaera bat zen dosier batetik sortu zenez, immigrazioaz eta idazketa-prozesuaz hitz egin zigun, eta gero ikasleekin solasaldi bat egin zuen, egin zizkioten galderei erantzunez. Saio batean bertso bat ere egin zuten! Ametsek, modu apal, hurbil, xume eta sentikorrean, gauza asko transmititzea lortu zuen denbora gutxian. Eman zituen datuak, atzean dauden istorioak bezain ikaragarriak dira. Irungo Harrera Sarera 6 urtetan 40.000 pertsona iritsi dira. Horietatik 40k bakarrik eskatu dute asiloa. Eta, horietatik pertsona bakar batek lortu du.

Ametsi egin zitzaion galderetako bat izan zen: "zer egin dezakegu hemendik lagundu ahal izateko?" Bere erantzuna honako hau izan zen: "adibidez, keinu txikien bidez, immigrazioari eta arrazakeriari buruz hitz eginez, erakunderen batean parte hartuz, sentsibilizatuz, gure hiztegia eta gure jokabidea berrikusiz". Hemendik keinu hauek egitera animatzen zaituztegu eta liburua irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. 

Zorionak eta eskerrik asko Amets, IRUNGO HARRERA SAREAN egiten duzuen lanagatik eta Ibrahimaren historia hainbeste errespetuz idazteagatik, minaren ikuskizun bat ez egiteagatik, zer kontatu eta noraino kontatu jakiteagatik. Liburu osoan epaiketa bakar bat ez egiteagatik. Ez zen erraza izango eta ez da ohikoa. 

Ibrahimak dioen bezala "Begiekin hitz egin behar da, horrela hitzak ez dira erortzen."

Ah, Ibrahimak 3 urte eman zituen euskara ikasten AEKn!  irungoaek

Zorte on Ibrahima, ea laster egoitza-baimena lortzen duzun!

irungo.harrera.sarea
fira_educacion