Nafarroako Sokatirako Txapeldunak

Fecha2024 | 03 | 24
Kimuak

Martxoaren 24an Etxarri Aranatzen Nafarroako Herri Kirol Txapelketako finala jokatu zen eta Paz de Ziganda Ikastolako haur taldeak sokatiran txapela lortu zuen. Ikastolako gainerako taldeak ere bikain aritu ziren.

ZORIONAK!!!

Hori guztia talde-lanari esker posible izan da. Eskerrik asko boluntario lanetan aritu diren familiei, Aitor eta Mikel irakasleei euren ilusio, gogo eta prestutasunagatik, ikasle helduagoei talde gazteenei laguntzeagatik eta Txantreako Herri Kirol taldeari zuekin entrenatzen uzteagatik.