Kultura eta kirol jardueren helburu nagusia euskararen erabilera ikasgelatik haratago sustatzea da, ingurune ez-akademiko batean, ingurune ludiko eta sozial batean.

Helburu orokorrak:
 

  • Kiroltasuna, norberarenganako eta besteenganako errespetua, konpromisoa eta adiskidetasun osasuntsuko giroa

  • Jardueraren prozesu osoan zehar euskaraz komunikatzea.

  • Ikaslearen hezkuntza integrala

  • Jarrerak trebetasunen gainetik baloratuko dira

  • Gure ikuspegia prestakuntzakoa eta ludikoa izango da

  • Kirol-lehiaketetan, derrigorrezkoa izango da Ikastolako kirol-jantzi ofizialak janztea

Robotika

Dirigido a
LH
Responsable
Discover Bricks

Robotikan robotak eraiki eta motorrak, sentsoreak eta LEGOzko piezak erabiliz programatzen dira. Tablet gailua erabiltzen da.

Eraikuntza binaka egiten da, robotika kit bat eta Tablet bat 2 umeko edukita.

Robotika

Aloha

Dirigido a
HH3; LH1-4
Responsable
Aloha Navarra

ALOHA Mental Arithmetic garapen mentaleko programa bat da, bere gaitasunak jolasaren eta funtsezko hiru tresneriaren bidez sustatzeko: jolas didaktikoak, abakoa eta aritmetika mentala.

ALOHAn gehien trabatzen den balioetako bat autokonfiantza da.

Programaren helburua kontzentrazioa aktibatzea, memoria garatzea eta matematika hobetzea da.

Informazio gehiago: www.alohaspain.com

ALOHA. Kalkulu mentala

Lego

Dirigido a
HH3
Responsable
Discover Bricks

Ikasturtea Duplo Lego Education materialarekin hasten da. Trebetasunak garatzen dituzte, eta jolasez eta mugimenduz betetako parke batekin elkarlanean, eraikiz eta jolastuz aritzen dira. Tailer libreetako classic piezak biltzen ditu, egunero aldatzen doazen gai desberdinekin.

Lego

Arkitektura tailerra

Dirigido a
HH3; LH 1-2
Responsable
La casa del vacío

Arkki eskola finlandiarraren ereduari jarraituz, La casa del vacío arkitektura-laborategiak sortzen espezializatu da.

Eskolaz kanpoko "Eraikitzaile txikiak/Pequeños arquitectos" proiektuan planotik bolumenera igarotzea lantzen da, jakin-mina, sormena eta jarrera kritikoa sustatzen duten diziplinarteko proiektuak eginez.

Hiru dimentsioak ingurunea ezagutzeko baliabide gisa erabiltzea, maketak eskala desberdinetan eraikitzea, material berritzaile eta iraunkorrak sortzeko edo erabiltzeko gaitasuna sustatzea (zero waste) dira programaren alderdi garrantzitsu batzuk.

Arkitektura tailerra

Mekanografia

Dirigido a
LH3-6
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Mekanografia-tailerren bidez, teklatua modu egokienean erabiltzen ikasten da, eta teklatuari begiratu gabe eta ordenagailuaren pantailara begiratuz idazteko trebetasuna hobetzen da.

HATZ10 on line aplikazioarekin ikasten da.

 

Mekanografia

Margoketa

Dirigido a
HH3; LH1-4
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Haurren adierazpena eta sormen ahalmena bultzatzea da helburu nagusia, nahiz eta batzutan amaierako produktua hain ikusgarria ez izan.

Material berriekin eta sentsazio desberdinekin experimentatzea.

MARGOKETA

Lore tailerra

Dirigido a
LH
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Loreak eta landareak ezagutzeko eta urtaro bakoitzean nola aldatzen diren jakiteko pentsatutako jarduera.

Eskuekin lan egitea, material desberdinak erabiltzea eta konposizio koloristak egitea, banaka edo taldean.

Lore tailerrak

Dantza modernoa

Dirigido a
LH
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Ekintza honetan hip,hop, street dance, new style bezalako dantza urbanoak landuko dira.

Gorputz jabetasuna, musikaltasuna, disoziazioa, gorputz adierazpena eta talde lana lantzen dira.

Entzun, ikus eta oroimen koreografikoak garatzen dira, sormena ere sustatzen da.

Danza moderna

Antzerkia

Dirigido a
LH1-2; 5-6
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Antzerkiak beste rol batzuen bidez  emozioak adierazteko eta tensioak askatzeko beste tresna batzuk ematen dizkio ikasleari.

Oratoria garatzea eta jendaurrean hitz egiteko beldurra gainditzea, euskararen erabilera hobetuz.

 

Antzerkia

Abesbatza

Dirigido a
LH, DBH, BATX
Responsable
Ainhoa Sarriguren

Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzaren helburu nagusia musika koralaz disfrutatzea eta bere formakuntza zabaltzea da.

Ikastolako ekintza nagusienetan parte hartzeaz gain, kontzertuak eta elkartrukeak egiten ditu.

Abesbatzan abesteko sarrera froga bat egiten da urtero kurtso hasieran

 

Abesbatza

Euskal dantza

Dirigido a
HH, LH, DBH, BATX
Responsable
extraeskolarrak@pdzikastola.net

Sistema motorearen hobekuntza eta entzumena eta erritmoa ere lantzeko ekintza aproposa. 

Trebetasunak arintasun handiagoz garatzen dituztenekin eta urtean zehar hainbat jardueratara joateko konpromisoa hartzen dutenak Dantza taldeetan parte hartu dezakete.

Dantza