Batxilergoaren helburu nagusia da ikasleek behar adinako prestakuntza- eta heldutasun-maila lortzea, unibertsitate-ikasketei eta goi-mailako heziketa-zikloei aurre egiteko edo lan-munduan sartzeko, bai eta pertsona heldu gisa duten eguneroko bizitzari aurre egiteko ere.
Batxilergoan hezkuntza integrala garatzen jarraitzen dugu, ikasleei arlo akademikoa eta pertsonala lantzeko aukera ematen diena.
Orientazioa eta laguntza akademikoa eta pertsonala dira, oraindik ere, derrigorrezkoaren ondoko tarte horren alderdi bereizgarriak. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dugu orientazioa, bi norabidetan garatzen baitugu.
Alde batetik, tutoretza-orduak antolatzen ditugu ikaskuntzan nahiz eremu pertsonalean sor daitezkeen gorabeherak konpontzen saiatzeko. Eta, bestetik, norberaren orientazioa, hezkuntzakoa, bokaziozkoa, pertsonala edo familiakoa.
Paz de Ziganda Ikastolaren asmoa ikasleek gero eta autonomia handiagoa garatzea da. Horretarako, ikaslea subjektu aktibo bihurtuko dugu, eta ikaslea bera izango da bere ikaskuntzaren protagonista. Irakasleak laguntzaile dira eta ikasleei ikaskuntza antolatzen, errazten eta gidatzen laguntzen die.
Selektibitateko probetako emaitzek ikastola osoak gure ibilbide osoan egindako lana bermatzen dute.