Jantokia
Dieta osasungarri eta orekatuari, produktu ekologikoak, hurbilekoak eta sasoikoak erabiltzeari garrantzi handia ematen diogu.
Barazki, lekale eta zerealen kontsumoa areagotzearen eta animalia-proteinen eta produktu prozesatuen kontsumoa murriztearen apustu egiten dugu.
EKOALDE ETA CPAENekin egindako lankidetza-hitzarmen bati esker, gure despentsa Nafarroan ekoitzitako produktu ekologikoez hornitzen da.
Jantokiko hezitzaileak ikasleek, giro lasaian eta elkarrekiko errespetuan, elikagai desberdinak jaten ikas dezaten arduratzen dira.
Bazkaria ikastolan bertan egiten da; menua nutrizionista talde batek gainbegiratzen du eta ikasleen adinaren eta elikadura-bateraezintasunen arabera egokitzen da.
JANOS PROIEKTUA.
Azaroko menua1.1 MB