Sorogain-Urepel

Fecha2024 | 06 | 14
Sorgain-Urepel

DBHko 4. mailako ikasleak Sorogain-Urepel etapa egiten aritu ziren atzo, Memoriaren Institutuaren eskutik.​ Sorogain-Urepel etapako ibilbidea egiteaz gain, Urepeleko alkateak harrera egin zien eta Lehen Hezkuntzako ikasleen kontakizunak entzun ahal izan zituzten herriko jendeak bizitako esperientziak bertaratu ziren guztiekin ​p​artekatuz.

Uda iriste​ar dagoenez, San Kristobal gotorlekutik ihes egindako presoek 1938ko maiatzaren 22an egin zuten GR-225 Ibilbide Handia ezagutzeko aukera paregabea da. 2017an, Nafarroako Gobernuak lau etaparen inguruan antolatzen den bide hori seinaleztatu eta balizatu zuen: San Kristobalgo gotorlekua-Olabe, Olabe-Saigots, Saigots-Sorogain eta Sorogain-Urepel. Horietan zehar, hainbat memoria-gune bisita daitezke, hala nola Olabeko hobia, eta Jovino Fernándezek Urepeletik muga zeharkatzea lortu zuen bidea berregiten du.