Biologia eta Geologia

Fecha2024 | 09 | 25
INTIA Batx 1

Joan den ikasturtean, Biologiako DBHko 4. mailako ikasleak Europako LIFE -IP NAdapta-CC proiektuan parte hartzen hasi ziren. Proiektuaren helburua tigre-eltxoaren hedapena geldiaraztea da, garatzeko eta hedatzeko gaitasuna duen espezie inbaditzailea izateaz gain, dengea, sukar horia edo chicungunya bezalako gaixotasun birikoen bektore gisa funtzionatzen baitu.


Ikasleek ikastolako patioan hainbat tranpa jarri zituzten, eta bi astean behin Atarrabiako laborategira eraman dituzte arrautzak edo helduak agertzen diren identifikatzeko. Ikerketarekin jarraituz, atzo batxilergoko 1. mailako Biologia eta Geologia ikasleak Nafarroako nekazaritzako elikagaien laborategira hurbildu ziren. Bertan, espezie honen hedapenarekin lotutako azalpenak jasotzeko eta in situ ikerketaren zati bat ikusteko aukera izan zuten. Tigre-eltxoa jatorriz Asiakoa dela baina klima-aldaketaren eta globalizazioaren ondorioz hedatu dela, eta, lehiarik ez duenez, garapen erosoa duela azaldu zieten. Oraingoz, ikastolan ez dute aurkitu, baina bai Nafarroako beste zonalde batzuetan.