Reciclón LH3.C
Diario de Noticias-ek, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak eta Lacturale-ren lankidetzak "RECICLÓN" lehiaketaren II. edizioa antolatu dute, Lehen Hezkuntzako gazteei edukiontzian amaitu behar zuten elementuekin jostailuak egin daitezkeela erakusteko.
Eginkizun korapilatsu samarra zuten. Hondakinei bigarren aukera bat eman eta artea sortu % 100 birziklatutako materialekin: krispeta eta esne kaxak, jogurt poteak, baloi zaharrak, komuneko paper biribilkiak, arropa, artilea, alanbreak... Hilabetetan zehar milaka ikaslek eman zioten buruari, bere asmamena erakutsi zuten eta epaimahaiak, proposamenen kalitate eta originaltasunagatik deliberazio prozesu korapilatsu baten ondoren, 15 maskota finalistak aukeratu zituen, kategoria bakoitzeko bost.
Lehen Hezkuntzako bigarren, 3. eta 4. kategorietan, gure ikastolako LH 3.C gela "Sharki" maskotarekin garaile izan zen. Sari banaketan, Atarrabiako alkatea den Mikel Oteizak eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria cden David Campionek BIRZIKLATZE maskota bat eman zieten.
Gure ikasleek ziurtatu zuten RECICLÓNi esker taldean lan egiten, ikaskideen ideiak errespetatzen eta etxean eta gelan dituzten hondakinei bigarren bizitza bat ematen ikasi dutela. Konturatu dira material guztien artean plastikoa erabiltzen dugula gehien eta ohiturak aldatzeko eta kontsumoa murrizteko proposamenak garatu eta hausnartu dituzte.
Gainera, birziklatzearen artistek Nafarroako parke tematiko batera bidaia zirraragarria izango dute, beren talentua, talde-lana eta ingurumenarekiko kontzientziazioa saritzeko.
Zorionak ikasle maiteak eta zorionak Itziar!
Zorionak ere, LH 5.A gelari, bere kategorian bigarren geratu baitzen.