Adikzioak prebenitzeko programa

Fecha2024 | 04 | 25
Adikzioak prebenitzeko programa

Hezkuntza Departamentuak eta Ilundain Haritz-Berri Fundazioak Nafarroako ikastetxeetan adikzioak prebenitzeko hitzarmena dute.


Ilundain Haritz-Berri Fundazioak ikastetxeetan garatu beharreko ekintzen helburua honako hau da:

  • Ikastetxeetan adikzioak prebenitzeari dagokionez, gizarte eta kultura aldaketako prozesuak dinamizatzea.
  • Adikzioak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko ezagutza eta metodologia hobetzea, osasun-esanahien gakoak hezkuntza komunitateari emanez (irakasleak, ikasleak, familiak eta eragile komunitarioak).
  • Ikastetxeei programa garatzen laguntzea, eta ikastetxeek komunitatearentzat antolatzen dituzten ekimenekin ere laguntza ematea.

Ildo horretan, ikastolako orientazio programaren barruan, adikzioen prebentzioaren gaia modu integralean lantzen ari da. Horretarako:

  1. DBHko eta Batxilergoko irakasleak formakuntza jasotzen ari garela denon ikuspegia orokorra eta ildo berekoa izan dadin
  2. Ikasleek hainbat prebentzio-saio izan dituzte.
  3. Familiek beren seme-alabei egindako inkestetan ateratako gaiei buruzko hitzaldi batzuetan parte hartzeko aukera izan dute.

DBHko 2. mailan, "Pantailen erabilera ona eta familietatik nola lagundu" gaia jorratu zen, eta DBHko 3. eta 4. mailan, "Apustuen eta diruarekin jokatzearen prebentzioa eta familien inplikazioaren garrantzia".

Helburuak hauek ziren:

  • Inkesten emaitzak eta seme-alabekin egindako prebentzio-saioak ezagutaraztea.
  • Prebentzioaren ikuspegia ikastetxearen eta familien artean bateratzea.
  • Testuinguruan kokatzea eta jarraibideak eta tresnak eskaintzea.

Guztia Ilundain Haritz-Berri Fundazioaren Adikzioak Prebenitzeko Hezkuntza Programari esker.